Piensos Bastida-rentzat saria

Uztarria.eus 2009ko aza. 27a, 17:10

'Euskara Lanabesa' sarietako 'Jardunbide-profesionala' saria jaso zuen atzo Donostian Elmubas-Piensos Bastida enpresak. 30 urtean familiarteko enpresa horrek egindako lana saritu nahi izan dutela azaldu zuten antolatzaileek. Goiko irudian, Javier eta Jose Maria Bastida (erdian) Elmubas enpresakoak sariarekin ageri dira, Julian Eizmendi alkatea (ezkerrean) eta Joxe Urbistondo Udaleko Merkataritza eta Industria batzordeburua (eskubian) alboan dituztela (Azpeitiko Udala)