Atxiloketak salatzeko manifestazioa egin zuten atzo iluntzean

Uztarria.eus 2009ko aza. 25a, 10:36

Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak(AAM)deituta manifestazioa egin zuten atzo iluntzean atxiloketak salatzeko. 'Utzi bakean euskal gazteria, atxilotuak askatu' lelopean egin zuten manifestazioa plazatik abiatuta. Azpeitiko AAM-k atxilotutakoen egoeraren aurrean 'kezka' azaldu du eta atxilotutako gazte guztiei 'elkartasuna eta babesa' adierazi die. Argazkian, atzoko manifestazioa. Informazio gehiago