Bukatu da Zezen Beltzen asteburua (ikusi argazki bilduma)

Uztarria.eus 2009ko urr. 19a, 12:01

Atzo, igandea, bukatu ziren Zezen Beltz elkarteak antolatutako asteburuko ekitaldiak. Zezenzaleek gozatzeko eta parte hartzeko aukera izan dute. Hotzari aurre eginez, larunbat arratsaldean zezen jolasak egin zituzten zezen-plazan. Zezen Beltzeko kideek lau talde osatu eta hainbat jolas egin zituzten zezenaren inguruan. Argazkian, zezen jolasetako parte-hartzaileak. Informazio gehiago