I. Garagardo Azokaren inaugurazioa

Uztarria.eus 2009ko urr. 9a, 15:05

Atzo, urriak 8, Azpeitiko I.Garagardo Azokaren irekiera izan zen. Irekitze ekitaldian hainbat aurpegi ezagunek hartu zuten parte: Udal ordezkariek, Iraurgi Saski Baloiko kideek, erremonteko jokalari ohi Txetxu Iriartek, Lagun Onakeko entrenatzaile Aitor Zulaikak eta Lagun Aro Gipuzkoa Basket taldeko entrenatzaile eta jokalariek. Jende ugari ibili zen atzokoan azokan, eta garagardoa zerbitzatzeaz gain ehun bat txerri-ukondo atera zituzten.