Izarraitz Igeri Elkarteko denboraldiko argazkia

Uztarria.eus 2009ko urr. 7a, 14:02

Izarraitz Igeri Elkarteko igerilariek 2009-10 denboraldi hasierako taldeko argazkia atera dute. Egun 80 bat igerilari daude elkartean eta irailetik dabiltza entrenatzen. Hala ere, ez dute txapelketarik azarora arte. Argazkia Urke argazki dendan eskura daiteke.