Babarrunaren azoka berezia, arrakastatsua

Uztarria.eus 2009ko urr. 31a, 13:21

Ostiral arratsalderoko azokak ekitaldi berria bete zuen atzo (urriak 30). Babarrunari eskainitako azoka berezia izan da aste honetan egin dena, eta azokaren sustatzaileak pozik agertu dira, jende asko hurbildu zelako udaletxeko arkupetan jarri zituzten postuetara. Badira aste batzuk Azoka plaza utzi eta postuak arkupetan jartzen dituztela, eta horrela jarraitzeko asmoa azaldu dute azokan parte hartzen duten ekoizleek. Argazkian, atzoko azokaren une bat (Nerea Uranga).