Sicarden lehen agerraldia

Uztarria.eus 2009ko urr. 1a, 12:04

Romain Sicardek (Hazparne) 23 urtez azpikoen Errepideko Munduko Txapelketa irabazi zuen larunbatean Suitzan, eta atzo (asteazkena) egin zuen lehen agerraldia Euskal Herrian, komunikabideen aurrean. Mallabian izan zen, Orbea enpresaren egoitzan. Hain zuzen, Orbea taldean aritu da orain arte Sicard. Datozen bi urteetan Euskaltel-Euskadiren ariko da. Azpeitia eta Hazparne senidetuta daude 80ko hamarkadatik. Argazkian, Sicard erdian, ezkerrean eta eskubian Euskalteleko eta Orbeako arduradunak dituela. Informazio gehiago