Hamaikatxorentzat entsalada hemendik

Uztarria.eus 2009ko ira. 30a, 11:48

Ur gehien behar duen sasoian sustraiak beti bustita edukitzea da argazkiko 1.800 gramoko tomate hau bezalakoak hazteko Ramon Uribetxeberriak duen sekretua. Azpeitiko erretiratuentzako baratzetako batean hazi du eta handiena hau bada ere, "kilotik gorako tomateak" hazten ari direla esan du. Askok kontrakoa pentsa badezake ere, "zaporez besteak baino goxoagoa" dela ziurtatu du Uribetxeberriak. On egin diezaiela probatzeko aukera dutenei!