Parrokiko erlojua geldituta

Uztarria.eus 2009ko ira. 29a, 12:23

Parrokiko erlojua geldituta dago. Gaur (asteartea) goizeko hamarretan hamabiak markatzen zuten parrokiko erlojuaren orratzek (argazkian). Parrokiko arduradunek adierazi dutenez, duela hiru astetik dago geldituta erlojua. Hasieran erlojuak ez zituen kanpaiak jotzen; arazo hori konponduta, orain erlojuaren orratzak gelditu egin dira.