Iturriotz eta Zelatunera irteera

Uztarria.eus 2009ko ira. 23a, 12:44

Haurrentzako egun guztiko ibilaldia antolatu du Lagun Onak Mendi Bazkunak iganderako. 09:00etan autobusa hartu eta Iturriotzera joango gara, handik Zelatunera igotzeko. Bertan eguna pasako dute eta 18:00ak aldera itzuliko dira herrira. Ibilaldian izena eman nahi duenak mendizale elkartean, tabernan edo lagunonak@euskalnet helbidean egin dezake eta horretarakoa azken eguna bihar (osteguna) izango da. Argazkian, mendizaleen azken mendi ibilaldia. Informazio gehiago