Caballero bigarren XXIX. Inazio Deuna txirrindulari proban

Uztarria.eus 2009ko uzt. 28a, 11:47

Herenegun Azpeitian jokatu zuten XXIX. Inazio Deunaren Saria txirrindulari proban bigarren postua lortu zuen G-Corrugadoseko txirrindulari Igor Caballero azpeitiarrak; Sumofic-eko Eneko Lizarralde bergararra izan zen garaile. Kadeteen denboraldiko azken lasterketa izan zen igandekoa eta, antoatzaileen esanetan, "beharbada urteko gogorrena" ere izan zen. Beroak, gainera, oraindik eta gehiago zaildu zuen txirrindulari gazteen lana. Argazkian, Lizarralde eta Caballero.