Estali gabeko igerilekua larunbatean zabalduko dute

Uztarria.eus 2009ko eka. 10a, 11:39

Larunbatean irekiko ditu Azpeitiko estali gabeko igerilekuak ateak. Irailaren 13a bitartean, bainuaz gozatzeko aukera izango da. Igerilekua egunero zabalduko dute, 11:00etatik 20:00etara. Eguraldi iragarpenen arabera, larunbatean zerua oskarbi edo hodei gutxirekin egongo da eta termometroa 25ÂșC-ren bueltan geratuko da. Aproposa beraz igerilekura hurbiltzeko. Argazkian, estali gabeko igerilekua.