Irungo erailketa salatu dute

Uztarria.eus 2009ko mai. 12a, 12:00

Joan den asteburuan, Irunen emakume bat erail zuten labankadaz. Azpeitiko Bilgune Feministak deituta, elkarretaratzea egin zuten atzo (astelehena), Enparantza Nagusian. Han elkartu zirenek emakumeen aurkako indarkeriarekin amaitzeko eskatu zuten beste behin.