Sanjuandegi, motozaleen bilgune

Uztarria.eus 2009ko mai. 11a, 12:32

Zilindrada handiko motoen bilkura izan zen larunbatean Sanjuandegin. Auzoan lanean ari den taldeak eta Rocha’s tabernak elkarlanean antolatutako ekimenean, beste herrietatik etorritako motozaleak bildu ziren. Bertara gerturatu zirenek, zilindrada handiko motoez gain moto zaharrak ikusteko aukera izan zuten.