Bost urteko ibilbidearen emaitza

Uztarria.eus 2009ko mai. 7a, 21:54

Azpeitiko Metal Boskoteak bost urte bete ditu eta, urteurren hori gogoan, kontzertua eskainiko du larunbatean (maiatzak 9), udaletxeko arkupetan, 19:30ean. Sortu zenetik honako ibilbidean biltzen joan den errepertorioko piezak eskainiko ditu taldeak, Asteburu Musikalen programazioaren barruan kokatuko den emanaldian.