Kadete mailako finala jokatuko dute larunbatean

Uztarria.eus 2009ko mai. 29a, 11:28

Lagun Onak eta Ikasberri taldeek kadete mailako Kopako finala jokatuko dute larunbatean. Lehia 11:30ean izango da Garmendipeko belar artifizialean futbol zelaian. Horretaz gain, eskolarteko areto futboleko Gipuzkoako finala ere zapatuan jokatuko du Ikasberri A taldeak. Hirukide A Tolosako taldea izango dute aurkari azpeitiarrek eta lehia Ibarrako kiroldegian jokatuko dute, 12:15etik aurrera. Bestalde, euskal kirol eta jokoetako Euskadiko Txapelketako finalak jokatuko dituzte Iraurgi B, Karmelo Etxegarai A, Urola eta Ikasberri taldeek asteburu honetan Gasteizen. Argazkian, Lagun Onak eta Ikasberriko jokalariak elkarrekin.