Zorionak, Mari Kruz!

Uztarria.eus 2009ko mai. 4a, 18:33

Mari Kruz Aizpuru urrestildarrak 100 urte bete zituen atzo (maiatzak 3), baita ondo ospatu ere. Etxekoekin ospatu zuen benetan borobila den urtebetetzea Mari Kruzek, Aratzerrekan egin zuten bazkarian. Azpeitiko Udaleko ordezkarien bisita eta oroigarriak ere jaso zituen etxean, Makibar-Etxeberri baserrian. Argazkian, Joxe Urbistondo zinegotzia eta Julian Eizmendi alkatearen tartean ikus daiteke Mari Kruz Aizpuru.