Udalbiltzako auzipetuak babestuz

Uztarria.eus 2009ko mai. 4a, 12:19

Udalbiltzaren aurkako polizia operazioa egin zuteneko seigarren urtemuga bete dela-eta auzipetuei elkartasuna adierazteko elkarretaratzeak egin zituzten Euskal Herriko zenbait herritan joan den astean. Azpeitian, pankartari heltzen Udalbiltzako auzian auzipetutako Miren Odriozola egon zen. Elkarretaratzean, Julian Eizmendi Azpeitiko alkate eta Udalbideko lehendakaria denak ere hartu zuen parte. Argazkian, elkarretaratzearen une bat. Informazio gehiago