Sutea Erdi kalean

Uztarria.eus 2009ko api. 14a, 13:46

Joan den astean, asteazkenean, Erdi kaleko etxe batean sutea izan zen. Gaueko bederatzietan gertatu zen istripua. Sua etxeko sukaldean piztu zen eta etxeko jabea bertan zegoen; 93 urteko emakumea erietxera eraman behar izan zuten. Argazkian, suhiltzaileak Erdi kalean.