LABekoak krisiaren aurrean bilduta

Uztarria.eus 2009ko api. 2a, 12:43

LABeko ordezkariek atzo (asteazkena) eguerdian elkarretaratzea egin zuten 'Krisiaren aurrean, langileok kalera' lelo hartuta, Landetako biribilgunean. Herenegun, Hego Euskal Herriko langileak greba orokorrera deitu zituzten maiatzaren 21erako ELA, LAB, ESK, EILAS, EHNE eta Hiru sindikatuek. Grebarako deialdian esan zutenez, krisialdiaren aurrean langileek "erantzun sendoa" emateko garaia da.