Lan istripuen aurkako protestak

Uztarria.eus 2009ko api. 29a, 13:17

Nazioarteko Lan Osasunaren eta Segurtasunaren Eguna izan zen atzo (asteazkena) eta elkarretaratzeak egin ziren Euskal Herriko herri askotan, tartean Azpeitian. 'Euren krisia, gure osasunaren kontura' leloaren atzean elkartu ziren LAB sindikatuko kideak anbulatorio aurrean, 19:00etan (argazkian). Adegiren arabera, %37 hildako gutxiago izan ziren 2008an Gipuzkoan.