Igaratzan

Uztarria.eus 2009ko api. 1a, 13:37

Ganboa-Aralarrera mendi irteera antolatuta zuten Lagun Onak Mendi Bazkunekoek joan den larunbaterako. Eguraldi txarra zegoela eta, zeharkaldia aldatzea erabaki zuten; Amezketa aldera joan ziren, eta handik Igaratzara jo zuten. Hiru ordu behar izan zituzten bertara iristeko, lurra elurrez estalia zegoen-eta. Mendizaleen arabera, Ganboara irteera aurrerago egingo dute. Bestalde, apirilaren 5erako gaztetxoen mendi ibilaldia antolatu dute, Adarra mendira. Argazkian, mendizaleak Igaratzan. Informazio gehiago