Markel Olano bisitan izan da

Uztarria.eus 2009ko api. 29a, 11:53

Gipuzkoako Foru Aldundiko ahaldun nagusi den Markel Olano atzo (asteartea) Azpeitian izan zen, Eneko Goia Bide Azpiegituretako diputatuarekin eta Maria Jesus Aranburu Kultura eta Euskara diputatuarekin. Julian Eizmendi alkateak eta Udaleko beste alderdi politikoetako ordezkariek hartu zituzten udaletxean. Beraien artean bilera egin zuten eta ondoren, herriko hainbat toki eta martxan dauden hainbat proiektu bisitatu zituzten: igerilekua, Garmendi Gain eta Landeta-Zapatari artekoa, San Martin egoitza eta Soreasuko kulturgunearen lanak. Olanok adierazi zuen banan bana Gipuzkoako herri guztietara joaten ari dela, herrien lehentasunen eta beharren berri gertutik izateko. Era horretan udalen eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren "elkarlanerako puntuak non dauden zehaztu" nahi dituzte. Argazkian, Soreasu ikusten. Informazio gehiago