Takolo beka lau egitasmorentzat da

Uztarria.eus 2009ko api. 27a, 13:07

Goi-mendizaletasunarekin lotutako egitasmoak laguntzen dituen Joxe Takolo Beka larunbatean banatu zuten Azpeitiko udaletxean. 'Eiger Northwand aske'(Gorka Karapeto eta Ekaitz Maiz), 'Peru-Huayhuash espedizioa 2009'(Kepa Escribano, Mikel Bonilla eta Aitor Abendaño), 'Piolet Kapitaina espedizioa Shisha Pangmara' (itor Alvarez de Arcaya, Oscar Hierro, Jesus A. Garcia eta Gorka Sagasti) eta 'Azkoitiarrak Fitz Roy-n' (Jon Segurola eta Iñigo Andola) egitasmoen artean banatu dute 4.200 euroko beka. Carlos Vieria Euskal Goi Mendi Eskolako zuzendariak azaldu duenez, "beka lau proiekturen artean banatzea erabaki dugu, laurak proiektu interesgarriak direlako". Informazio gehiago