Hardcore doinuak asteburuan

Uztarria.eus 2009ko api. 24a, 14:41

Yaw eta Xikinkei talde donostiarrek kontzertua eskainiko dute bihar (larunbata) Asteburu Musikalen programazioaren barruan. 22:30ean hasiko da emanaldia udaletxeko arkupetan. Yaw taldea duela hiru urte sortu zen. Taldea osatzen duten lau musikariek, metal eta hardcore musika estiloak lantzen dituzte. Xikinkei taldea, berriz, duela bi urte sortu zen eta hardcore eta punkaren arteko nahasketan kokatzen dute beren estiloa. Bi musika taldeek espektakulua eramaten dute eszenatokira. Argazkian, Yaw taldearen kontzertu bat.