150 gaztek hartu dute parte Pazko Asteko ekintzetan

Uztarria.eus 2009ko api. 22a, 12:52

Gazteria Sailak Pazko Asterako antolatutako ekintzetan 150 haur eta gaztek hartu dute parte. Apirilaren 14tik 18ra hainbat ekimen antolatu ziren Zapo Txoko Gaztelekuan eta Iturri-Txiki eta Txiki Txoko ludoteketan. Antolatzaileen arabera, futbito txapelketa izan da ekintza arrakastatsuena: 95 lagunek hartu zuten parte bertan. Argazkian, apirilaren 15ean gaztetxoek egin zuten patinaje ikastaroa.