Etxebarriko plazari Otaegiren izena kentzeko agindua

Uztarria.eus 2009ko api. 21a, 18:47

Bilboko Auzitegiak Etxebarriko (Bizkaia) Udalari agindu dio herriko plaza nagusiari kentzeko 'Txiki ta Otaegi' izena, "terrorismoaren biktimen ohore eskubidea kaltetzen duelako". ETAko kideak ziren Juan Paredes Manot 'Txiki' eta Angel Otaegi nuarbetarra, eta frankismoak fusilatu egin zituen 1975eko irailaren 27an. Etxebarriko Udalak 1979an eman zion izen hori plazari -bertan dago udaletxea-. Argazkian, plaza, antzinako argazki batean. Informazio gehiago