Ibarretxe Trenaren Museoan, hauteskunde kanpainaren lehen egunean

Uztarria.eus 2009ko ots. 13a, 21:37

Gaur (ostirala) Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde kanpainari hasiera eman zaio eta lehendakari izateko EAJko alderdiko hautagai Juan Jose Ibarretxe Trenaren Museoan izan da. Gipuzkoako diputatu nagusi Markel Olano eta Gipuzkoako Buru Batzarreko presidente Joseba Egibar ere Azpeitian izan dira, besteak beste. Argazkian, Juan Jose Ibarretxe Julian Eizmendi Azpeitiko alkatea agurtzen.