Iraurgiko ikasleek San Blas Eguna ospatu dute

Uztarria.eus 2009ko ots. 4a, 11:58

Azpeitiko Iraurgi Ikastetxeko ikasleek San Blas Eguna ospatu zuten atzo goizean. 10:00ak inguruan, San Blas Eguneko opilekin Betharrametako elizara joan ziren Lehen Hezkuntzako ikasleak. Betharrametan egin zuten elizkizunean opilak eta hamaiketakoak bedeinkatu zituzten. Lehen Hezkuntzako ikasleen ondoren, Haur Hezkuntzako ikasleen txanda izan zen. Argazkian, ikaslean atzo San Blas Eguneko opilak bedeinkatzen.