Behe Bidasoakoa, zortzigarren 'Hitza'

Uztarria.eus 2009ko ots. 16a, 16:37

Lehengo ostiralean banatu zuten 'Behe Bidasoako Hitza'-ren 0 zenbakia, eta martxoaren 27an aterako dute 1.a. Hendaia, Hondarribia, Irun, Biriatu eta Pausuko informazioa euskaraz emango du; astelehenetik ostiralera PDF eta flash euskarrietan eta ostiralero papereko edizioan. Hain zuzen, zortzigarren 'Hitza' izango da. Urola Kostakoa da haietako bat, eta Uztarria Komunikazio Taldea bertako sortzaileetakoa eta bazkideetakoa da (otsailaren 20an bost urte beteko ditu 'Urola Kostako Hitza'-k). Argazkian, irakurle batzuk 'Behe Bidasoako Hitza'-ren 0 zenbakia leitzen, ostiralean, Hendaian. Informazio gehiago