Pailazoak ikusteko sarrera guztiak agortu dira

Uztarria.eus 2009ko urt. 30a, 10:58

Uztaro Haur Eskolak antolatuta, bihar (larunbata) Pirritx, Porrotx eta Mari Motots pailazoen 'Piratak' haurrentzako ikuskizuna izango da, 17:00etan, Izarraitz pilotalekuan. Haur Eskolak 1.200 sarrera atera zituen ikuskizunerako eta hilaren 19an jarri zituen salgai. Dagoeneko sarrera guztiak agortuta daude toki guztietan. Gainera, egunean bertan pilotalekuan leihatilan erosteko aukerarik ere ez da izango. Argazkian, bihar Azpeitian izango diren Pirritx eta Porrotx pailazoak.