Fernando Morilloren bisita

Uztarria.eus 2009ko urt. 28a, 13:36

Fernando Morillo azpeitiar idazlea Urola Ikastolako ikasleekin izan zen joan den astelehenean, 'Idazleak Ikastetxean' programaren baitan. DBHko hirugarren mailako idazleekin jardun zuen solasean. Urola Ikastolakoek azaldu dutenez, Morillok ikasleengandik harrera beroa jaso zuen, eta "idazlearen liburuen eta bizitzaren berri izateko aukera paregabea" izan zuten. Argazkian, Fernando Morillo Urola Ikastolan.