Afaria prestatzen

Uztarria.eus 2009ko urt. 19a, 19:04

Euria gorabehera, festa usaina antzematen hasi da dagoeneko herrian. Arratsalde erdirako, gauean helduen danborradan aterako diren taldeetako jantziak ere ikusi dira ('arrantzale' koadrila bat, kasu). Danbor-joka hasi aurretik, ordea, sabelak goxatu behar, eta hainbat soziedadeetan ere lanean serio ari dira honez gero. Irudian, Izarraitz Txoko elkartekoak, afaria prestatzen (Nerea Uranga).