Zezenzale Batzordearen dohaintzak behartsuenei

Uztarria.eus 2008ko aza. 8a, 16:21

Gaur, larunbata, Azpeitiko Zezenzale Batzordeak, urtero moduan, Saninazioetako korridetan lortutako irabazien banaketa egin du. Ekitaldi hau San Martin egoitzan egin da eta bertan Zezenzale Batzordeko kideek 8.000 euro banatu dituzte herriko hiru taldeen artean. 4.000 euro Caritas-i eman dizkiote eta bertako ordezkari den Alberto Bereziartuak jaso ditu, 2.000 euro Sierbetako mojei, eta bertako Ama den Angeles Vegak jaso du dohaintza. Eta azkenezgoz, beste 2.000 euro Jesusen Alabek Dominikar Errepublikan duten Boechio Lankidetza Proiektuari eman dizkiote eta honen arduraduna den Leire Aranburuk jaso du. Argazkian, Zezenzale Batzordeko kideak eta dohaintza jaso dutenak elkarrekin.