Lagun Onakeko neskak lehenak dira sailkapenean

Uztarria.eus 2008ko aza. 4a, 10:54

Lagun Onak taldeko erregional mailako neskak lehenak dira sailkapenean, joan den astebukaeran Anaitasunari 2-3 irabazi ostean. Futbol zale ugari joan zen Azkoitiko San Juan futbol zelaira, bi taldeen lanaz gozatzeko. Garaipenari esker Lagun Onak taldeak 20 puntu ditu. Sailkapeneko bigarren postuan azkoitiarrak daude, puntu bakarrera. Argazkian, erregional mailako Lagun Onak taldea San Juan futbol zelaian.