Aitor Aranguren, Gipuzkoa+20 prozesuko bulegoko buru

Uztarria.eus 2008ko aza. 27a, 17:18

Gipuzkoako Foru Aldundiak Gipuzkoa+20 prozesua jarri du martxan (atzo —asteazkena— aurkeztu zuen), eta Aitor Aranguren azpeitiarra izango da Bulego Estrategikoko burua. "Etorkizunera zuzendutako begirada sistematikoa eta etengabea" izango du egitasmoak, "etorkizun hori hobeto ezagutzeko eta egituratzeko balioko duen begirada", eta eragileen partaidetza lortzeko asmoa dute. Aldundian Ingurumen zuzendaria izana da Aranguren, baita Azpeitian EAko zinegotzi ere. Uztarria herri aldizkariko zutabegile ere bai. Argazkian, Aranguren. Informazio gehiago