Emakumeen aurkako indarkeria salatuz

Uztarria.eus 2008ko aza. 26a, 10:35

Emakumeen Aurkako Indarkeriaren Eguna izan zen atzo (asteartea)eta Azpeitiko Bilgune Feministak hainbat ekintza antolatu zituen hori gogoratzeko. Ikastetxeetan kontzentrazioak burutu ziren eta Udaletxe azpian, azken bi hilabetetako egunkarietan aurkitutako indarkeriari buruzko kronika isladatu zuten. 19:30ean, elkarretaratzea egin zuten herriko plazan eta laurogei pertsona inguru bildu ziren 'Instituzioen itxurakeria gehiagorik ez, hitzetatik ekintzetara' pankartaren atzean. Genero indarkeriagatik Euskal Herrian bost emakume erailak izan dira urte honetan. Argazkian, elkarretaratzearen une bat.