Musika Eskolakoen Santa Zeziliako ospakizuna

Uztarria.eus 2008ko aza. 24a, 15:54

Izarraitz pilotalekuan, Euskal Antzerki Topaketetarako prestatutako oholtza gainera Juan Antxieta Musika Eskolako ikasleak eta irakasleak igo ziren ostegun arratsaldean. Musika Eskolak, azken urteetan ohi bezala, pilotalekuan eman zuen Santa Zezilia eguna ospatzeko prestatutako jaialdia. Ekitaldiari dantza saioarekin eman zioten hasiera eta, jarraian, gitarra-jotzaileak, akordeoi-jotzaileak, perkusioa, biolin-jotzailea, abesbatza eta abar izan ziren entzungai. Argazkian, osteguneko saioan. Informazio gehiago