Atzegi Eguna

Uztarria.eus 2008ko aza. 17a, 11:22

Urolako Atzegi Eguna ospatu zuten atzo (igandea). Adimen urritasuna duten pertsonen senitartekoek osatutako taldeak bi urtean behin egiten duten ospakizuna da. Goizeko hamaiketan meza izan zuten Esklabetan eta ondoren, Atzegiko film laburrak ikusteko aukera izan zuten. 14:00etan Kiruri jatetxean bildu ziren bazkaltzeko. Argazkian, bazkaldu ondorengo dantzaldia.