Ekin diote Urretarako bidea konpontzeari

Uztarria.eus 2008ko ira. 12a, 15:14

Baserri bideak konpontzeko jarduerari ekin dio, berriz ere, Udalak. Oraingoan, Izarraizko Takolo baserritik Urretarainoko bidea konpontzen hasi dira. Errepidean zeuden zuloak tapatu dituzte dagoeneko, eta orain, asfaltoa botatzeari ekingo diote. Berez, udara aurretik bukatzekotan ziren lan horiek baina Odria inguruko baserri bide bateko "premiazko" obrari heldu zioten. Orain hasi dira Izarraitz auzoko bidea konpontzen. Argazkian, errepidean zeuden zuloak tapatuta Takolo-Urreta arteko bidean, gaur, ostirala. Informazio gehiago