Ernioko igandeak hil honetan

Uztarria.eus 2008ko ira. 9a, 12:25

Iraileko igande guztietan Ernioko Eguna ospatuko da eta Zelatungo zelaietan erromeria izango da. Azpeititik ere jende ugari joan ohi da Erniora sasoi honetan. Joan den igandean, eguraldia lagun, jende asko bildu zen Ernio inguruetan. Mendizale batek erori eta besoan min hartu zuen, eta DYAkoek artatu behar izan zuten. Argazkian, mendizaleak Zelatunen, igandean.