Erailketa salatzeko bilduta

Uztarria.eus 2008ko ira. 8a, 13:28

Joan den astean emakume bat erail zuen bere senarrak Urruñan (Lapurdi). Gertakaria salatzeko elkarretaratzea egin zuten joan den ostiralean Azpeitian. Bilgune Feministak deitu zuen kontzentrazioa eta 40 lagun inguruk parte hartu zuten bertan. Azpeitiko Bilgune Feministaren arabera, "guztion ardura da emakumeon kontrako indarkeriari aurre hartzea". Argazkian, ostiralean plazan egin zuten elkarretaratzea. Informazio gehiago