Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaia salatuz

Uztarria.eus 2008ko ira. 18a, 13:07

Azpeitiko Amnistiaren Aldeko Mugimenduak (AAM) antolatutako manifestazioan 200 bat lagunek hartu zuten parte atzo, asteazkena. Euskal Herriko beste herri askotan bezala, azpeitiarrak kalera atera ziren Espainiako Auzitegi Nazionalaren epaia salatzeko. Zigorrarekin bukatu da Amnistiaren Aldeko Mugimenduaren kontrako auzia. Auzitegi Nazionalak 8 eta 10 urte bitarteko espetxe zigorra agindu du epaitutako 21 lagunentzat. Argazkian, atzo egin zuten manifestazioa. Informazio gehiago