Mikel Elorza aurrena Oñatin

Uztarria.eus 2008ko ira. 16a, 11:32

Oñatiko XLIX. San Migel jubenil mailakoen txirrindulari proba "borobil-borobila, ezin hobeto" atera zitzaien larunbatean Lagun Onak Txirrindulari Elkarteko Lan Mobel taldekoei: Mikel Elorzak proba irabazi zuen; Mikel Madinabeitiak hirugarren egin eta Mendiko saria eskuratu zuen; eta, taldeka, Azpeitiko txirrindulari taldea aurrena izan zen. Lasterketako bigarrena Viveros San Anton taldeko Gorka Olaizola zestoarra izan zen. 76 kilometroko ibilbidea egin zuten eta batez besteko abiadura 39,18 kilometro ordukoa izan zen. Tropela Udana igotzean apurtu zen. Helmugara, Elorza bakarrik sartu zen eta atzetik esprint gogorra izan zuten Olaizolak eta Madinabeitiak. Argazkian, Lan Mobeleko Mikel Madinabeitia (ezkerrean) eta Mikel Elorza (ezkerretik bigarrena) Oñatin saria jaso ondoren.