Iraurgi Saskibaloi taldekoek denboraldia elkarrekin afalduz bukatu dute

Uztarria.eus 2008ko uzt. 1a, 13:10

Iraurgi Saskibaloi Elkartekoek 2007-2008 denboraldia afalduz agurtu zuten joan den ostiralean. Hotel Loiolan egin zituzten ospakizunak eta sei taldetako jokalaririk onenei sariak banatu zizkieten. Entrenatzaile onenaren saria, berriz, Iurgi Caminosi eman zioten. Horrez gain, Garikoitz Iparragirre, Josu Arozena, Andoni Lazkano, Mikel Lekaroz, German Cea eta HOtel Loiolako nagusiek eskainitako laguntza eskertu zuten Iraurgikoek. 'Cheer leader' taldekoen lanari aipamen berezia ere egin zieten Iraurgikoek, baita sari berezia eman ere. Argazkian, Iraurgiko sarituak Hotel Loiolan. Informazio gehiago