Izarraitzpeko sorginak erakusketa zabaldu dute

Uztarria.eus 2008ko mai. 8a, 19:11

Azpeitiko Emakume Taldeak erakusketa berria jarri du Betharram aretoan. Bertan, azken 15 urtetan talde feminista honek egin dituen kartel, ekimenetako argazki, irakurketa, pegata eta abar daude ikusgai. Erakusketa, maiatzaren 5etik 11ra izango da zabalik 18:00etatik 20:00etara eta astebukaeran 12:00etatik 14:00etara.