Sammic-ek lantegi berria inauguratu du

Uztarria.eus 2008ko mai. 27a, 13:11

Atzo, astelehena, inauguratu zuten Sammic enpresaren egoitza berria, Basarte industrialdean (Azkoitia). Gipuzkoako ahaldun nagusi Markel Olano, Ogasun eta Finantza foru diputatu Pello Gonzalez, Berrikuntza foru diputatu Ramon Guridi, Adegiko Berrikuntza alorreko buru Jose Migel Aierza, Azkoitiko alkate Asier Aranbarri, Martin Berasategi sukaldaria eta Sammiceko Erosketa zuzendari Jon Markina izan ziren inaugurazio ekitaldian. Lantegiaren instalazio berriak bisitatzen izan ziren, eta produkzio faseak ezagutzeko aukera izan zuten ('Urola Kostako Hitza'). Informazio gehiago