Zubi pattala Lagun Onak-entzat

Uztarria.eus 2008ko mai. 2a, 13:01

Ez da zubi oparoa izan Lagun Onak-entzat: bi partida jokatu ditu etxean eta puntu bakarra irabazi du. Ostegunean Zarautz hartu zuen, Espainiako Hirugarren Mailako partidan, eta hutsean bukatu zuten. Atzo (igandea), berriz, 1-2 galdu zuen Laudioren aurka. Orain zazpigarren dago, laugarrenetik hiru puntura (lehen lau sailkatuek jokatuko dute igoera fasea). Argazkian, osteguneko partidako une bat.