Banatu dute Joxe Takolo beka

Uztarria.eus 2008ko api. 26a, 17:55

Leire Agirre azpeitiarra kiden den taldeari eman diote aurten Joxe Takolo beka eta, hain zuzen, gaur (larunbata) banatu dute beka, udaletxean. Marokon, Tratarat-eko horman, 'Joxe Takolo' izeneko 500 metroko bidea irekitzen saiatuko dira, eta 1.680 euroko laguntza jaso dute. Maiatzaren erdian abiatuko dira hara, pare bat asterako. Argazkian, Manuel Unanue Udaleko zinegotzia, Agirre, Juan Carlos Vieira Euskal Goi Mendiko zuzendaria eta David Gancedo taldeko kidea gaur, udaletxean. Informazio gehiago