Uztaro Haur Eskolaren handitzeko beharrari erantzunez

Uztarria.eus 2008ko mar. 13a, 14:11

Joan den hilean jakinarazi zituzten Uztaro Haur Eskola handitzearen aldeko asmoak. Hala, dagoeneko haurtzaindegi zaharraren alboan eraikitzea aurreikusita zuten moduluaren azpiegitura bukatzear dago dagoeneko. Haur Eskolan "gainezka" daudelako eta mementoko beharrari erantzuteko hartu zuten handitzeko erabakia. Hala, martxoaren bukaerarako eraikin berria bukatuta egotea nahi du Udalak. Argazkian, Uztaro Haur Eskolaren alboan eraiki berri duten modulua, gaur, osteguna. Informazio gehiago